Santa Maria Katedralak eta Katedralaren aterpetxeak SICTED programaren diploma dute joan den otsailaz geroztik. Turismoko Estatu Idazkaritzaren ekimen bat da hori, eta bere asmoa da turismo-jomugen kalitatea hobetzea. Sari horrek kalitatearen eta etengabeko berrikuntzaren aldeko bien ahalegina eta konpromisoa aitortzen du.