Noticias desde el triforio – diciembre 2013

Historian zehar, fabrika-liburu deitu izan zaio eliza edo katedral bati dagokion dokumentuari. Bertan, urteko diru-mugimenduak erregistratzen ziren, eskualdeko historia berregiteko datu baliotsu eta erabilgarriekin batera. Askotariko paperek eta idatziek, bestela ezin zen moduan, Santa Maria Katedralaren isla garbia ematen dute.
Tenplua zaharberritu den urteetan fabrika-liburu bat ere garatu da, oraingo honetan digitala, eta bertan katedralaren informazio historikoa, bere ezaugarri geometrikoak, eraikina osatzen duten harri bakoitza, azken urteetan zehar egindako ikerketak, esku-hartzeak eta indusketak erregistratu eta sailkatzen ditu, baita zaharberritze-lanetan beretan sortutako dokumentazioa
ere. Iraganari begira dagoen Monumentuari buruzko Informazio Sistemak tresna proaktibo bihurtu nahi du, tenplua modu jasangarrian mantentzeko planean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando, estará dando su consentimiento y aceptando nuestra política de cookies

Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies