Katedralaren Aterpetxeak bi urte bete ditu eta 17.500 ostatu-gauen kopurua gainditu du

Katedralaren Aterpetxeak bi urte bete ditu Hiriko Hirigune Historikoan ireki zenetik, eta une horretatik gaur arte, 17.500 ostatu-gauen zifra gainditu du. Denboraldi horretan, gazteentzako eta erromesentzako gune gisa finkatu da, eta ostatu hartu dutenen % 20 atzerritarrak izan dira.

2012ko azaroan, Santa Maria Katedrala Fundazioak kudeatutako proiektu batek ateak ireki zituen. Horren bitartez, Aiztogile kalean hondatuak zauden hiru eraikin birgaitzeaz gain, ostatu-aukera bat eskaini zen ere. 90 leku eskaintzen ditu, 2tik 8 ohera bitarteko 17 gelatan banatuak, eta prezioak 16,20tik 25 eurora bitarte kokatzen dira, urteko denboraldiaren eta logela motaren arabera.

24 hil hauek nahikoak izan dira egonaldi atsegina, aparteko leku batean eta prezio oso onetan eskaintzeko apustua sendotzeko. Ireki zenetik, 17.500 ostatu-gau baino gehiago izan ditu. Erabiltzaileen % 21 atzerritarrak izan dira, eta horien artean frantsesen, italiarren eta alemanen presentzia izan da nagusi. Horretaz gain, errusiarrak, japoniarrak, amerikarrak eta australiarrak ere egon dira. Estatu espainoleko erabiltzaileei dagokienez, gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira, eta horien atzean kokatu dira katalanak, madrildarrak, nafarrak, valentziarrak eta andaluziarrak.

fachada del albergue2014an 8.000 egonaldi baino gehiago

2014ko lehen hamar hilabeteetan dagoeneko 8.000 egonaldi baino gehiago izan dira, eta horietako 1.600 atzerrikoak izan dira. Horretaz aparte, Done Jakue Bidea egiten ari ziren 348 erromesek hartu dute ostatu. Era berean, aurten, beteta adierazten duen kartela ipini da Aste Santuan, Azkena Rock Jaialdian, Gazte Rock jaialdian, uztaileko nazioarteko Triatloi probaren egunetan, Andra Mari Zuriaren jaietan, edo Erdi Aroko Azokaren egunetan.

Katedralaren Aterpetxea, 2011. eta 2012. urteetan eraberritua, Aiztogile kaleko hiru eraikin birgaitutan kokatzen da. Eremu komunak behe solairuan eta lehen solairuan daude kokatuak; goiko solairuetan logelak daude kokatuak eta zuzeneko sarrera nagusia Aiztogile kaleko 87. zenbakian dauka. Eraikin hauek zaharberritzeko xedeetako bat instalazioak hiriko bisitariak elkarrekin topatu eta deskantsatzeko puntu bihurtzea da, batez ere, katedrala bisitatzera datozenentzat. Horretarako, eta askotariko erabiltzaileei zuzenduta dagoenez, 90 lekuak konfigurazio desberdina duten 16 logeletan banatzen dira (2, 3, 4, 6 eta 8 lekukoak); bi logela, gainera, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokitu dira. Eskaintza, gehienez, lau leku dituen sukaldedun apartamentu txiki batekin osatzen da.

Erreserbak webgunearen bitartez egin daitezke: www.alberguecatedral.com

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando, estará dando su consentimiento y aceptando nuestra política de cookies

Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies