Uda guztietan Jaibus Vitalek mobilizatzen duen autobus sorta ugaria aurten ere berriro ibiliko da Araban barrena, arabar gazteek herrietako jaietarako joan-etorriak euren ibilgailuetan egin ditzaten ekiditeko. Trebiñu izan zen 21 herri horietako lehenengoa, Gasteiz ere badela berorietako bat, zeinek Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak orain dela hamasei urte abian ipini zuen ekimenak aurten prestatutako 39 ibilbideetako baten bat edukiko baitu.
Udako sasoia iristea jaien sinonimoa da Arabako lurraldeko hainbeste bazterretan eta, ondorioz, horrek arabar gazteen errepideko joan-etorriak bereziki gehitzea ekarri ohi du. Joan-etorri horien arriskuaren jakitun, gehien-gehienak gauez eta gaztez beteta egiten direlarik, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak berriz eskainiko du bestelako hautabide bat, 15 urtetik gorako gazteak etxera modu seguruan itzuli daitezen, gau-aisiaz ondo gozatu ondoren.
Denboraldi honetan 39 ibilbide desberdin egingo dira, egitarauan sartutako 20 herrietako edozeinetako jaietara joan nahi dutenek hala egin ahal dezaten urriaren 3a bitartean, kanpaina egun horretan bukatuko baita, Gesaltza Añanako jaiekin. Haietako 34k gazteak Lurraldeko 20 herritako jaietara eramango dituzte, eta beste 5ek abuztuaren 8an, larunbatean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren ospakizunetara hurbilduko dituzte.
Arabako herrietara joango diren autobusak 23:00 eta 24:00 bitartean abiatuko dira ibilbidea hasten den puntutik. Itzultzeko, erabiltzaileek bi ordu izango dituzte aukeran: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan. Gainera, herri batzuek ordutegi berezia ere izango dute itzultzeko. Bestalde, Gasteizko zaindari-jaietako zerbitzua 22:30ean abiatuko da jatorri-puntuetatik, eta hiriburutik itzultzeko bidaia 7:30ean egingo da.
Txartel-erreserba
Txartelen erreserba http://obrasocial.cajavital.es web-orriaren bitartez bakar-bakarrik egingo da. Izen emateko epea bidaia bakoitzaren aurreko ostiraleko 13:00ak arte egongo da zabalik, Gasteizko jaien kasuan izan ezik, ezen orduan abuztuaren 6ko, osteguneko, 13:00ak arte erreserbatu daiteke lekua. Abuztuko jaietarako, hiriburukoen kasuan izan ezik, erabiltzaileek aldez aurretik erreserbatu beharko dute euren lekua Jaibus Vital linean (945 20 34 59), izen-ematea bera Internetez betetzeaz gain.
Izen-emate horiek pertsonalak eta transferiezinak dira eta zerbitzu bakoitzaren arduradunek egiaztatuko dituzte bidaiarien identitateak; beraz, ezinbestekoa izango da erabiltzaileak identifikazioren batekin bidaiatzea. Txartelen ordainketa egin daiteke edo Kutxabanken edozein txartelekin — prezioa, 2 euro—, edo beste entitate batzuen txartelekin (5 euro).
Erabiltzaileek kanpainari buruz behar duten informazioa Jaibus Vital (945 20 34 59) linearen bidez eskatu ahalko dute:
Herrietako jaiak:
Izen emateak itxi aurreko egunean, 15:00 eta 19:00 bitartean
Izen emateak ixten diren egunean, 10:00 eta 13:00 bitartean
Gasteizko jaiak:
Abuztuaren 3an, 15:00 eta 19:00 bitartean
Abuztuaren 4an eta 6an, 10:00 eta 13:00 bitartean