Vital Kutxaren Gizarte Ekintzan hamar abesbatza-errezitaldi eskainiko dira bihartik aurrera, Crescendok antolatutako ‘Gabonetako Kontzertuak’ programaren barruan. Orobat, Arabako abesbatzakide gazteenek abendu honetan beste zenbait errezitaldi eskainiko dituzte Jesus Guridi Kontserbatorioan eta zenbait ikastetxetan.
Abendu honen 22a bitartean ‘Gabonetako Kontzertuak’ errezitaldietan parte hartuko duten abesbatzak ikastetxe hauetakoak dira: Ikasbidea, Ibaiondo, Zabalgana, Luis Dorao, Toki Eder, Umandi eta Armentia. Datozen egunotarako antolatzen diren kontzertuak Crescendo Musika Elkartearen ekimenez egiten dira. Jardueraren asmoa izaten da, neska-mutilengan sentsibilitatea, berezkotasuna, irudimena, gustu estetikoa eta sormena sustatzea, musika-lengoaiaren bitartez adierazmen pertsonala azaleratzen laguntzen duten zenbait kontzertu eskainiz.
Zehazki, abendu honen 10a eta 22a bitartean Vital Kutxa Fundazioa Gela bederatzi errezitaldi desberdinen agertoki izango da, emanaldiak lau egunetan banatuta emango direlarik. Beste alde batetik, hilaren 14an, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan Crescendo abesbatzak bi emanaldi eskainiko ditu, kontzertu horietan beste hiru abesbatza izango dituela lagun. Errezitaldi horiek beren osagarria izango dute: zenbait ikastetxetan emango diren kontzertuak: taldeek, ikasturtean zehar egin duten lana aurkeztea xede, zeinek bere ikastetxean eskainiko dituztenak.