Berriak triforiotik – 2014ko uztaila

Datorren udan, Hirigune Historikotik pasatzen denak gune berri batez
gozatu ahal izango du. Santa Maria plazak, azken hamabi urteetan Katedrala
zaharberritzeko obren gunea izan bada ere, egun duen itxura aldatuko du
eta obren aurretik zen topaleku bihurtuko da berriro ere.
Fundazioko teknikariekin elkarlanean prestatu du Udalak proiektua, eta,
bertan, plaza zolatzea, izkinetako batean harmailadi bat egitea eta arbola
batzuen gerizpean banku handi bat jartzea jasotzen dira. Hiriko altzarien
artetik plazaren erdian dagoen iturri apaingarri handi bat nabarmentzen da.
Fundazioak partaidetza berezia izan du iturri horretan. Altzairuzko plataforma
biribila da, iturri bertikalak eta zoruan ura biltzeko eta birziklatzeko sistema
duena. Haren gainetik ibil ahal izango da. Gainera, hamar behe-erliebe
izango ditu, katedralarekin erlazionatutako gaiekin: Santa Maria eta Vitoria-
Gasteiz duela hainbat mendetatik bikote bereizezina dela eta etorkizun
oparoa dutela agertuko dute.